XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIZITZAK GORDEA DAUKABizitzak gordea dauka
niretzat bere mehatxu bakoitza.
Milaka bat gauza ikusaraziko dizkit
gogor ikaratuko nautenak.
Bideak euriaren euriz lokatz eginak.
Luma zapalduak. Neke-endana.
ederki agertzen dizkit.
Izadiarekin elkartzeko epeak.
Etxeak, fabrikak, haize errotak eta sagastiak.
Ez dira ordea hasperenka eta eztulka doanarentzat.
Baina ez naiz nire umezurtzengatik beldurtzen.
Gorroto arrotz eta ezezagunak.
Aztarna etorri-berriak. Amodio sarrerako
baldintzak eta galdekizunak.
Baina bizitzak bizitza eragiten du.
Eta itxaropenaren hondarrean berriz
amets politak, benetako pozak,
noiz zureak noiz nireak.
Eta gogo biziz bete-bete eginda,